XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Las Campas Este deiturikoa, Aialako lautadan dago kokatua eta I-H 21,40 metrotako diametroa du eta E-M 20,50 metrotakoa eta 1,25 metrotako altuera erdian.

Hiru zolu ezberdin ditu eta giza aztarnak azaltzen dira errausketaren aztarnekin batera.

Baita ere bi motatako zeramikak, haietariko batzu Burdin Aro berantiar baten koka daitezkeelarik.

Trikuharrietan ere azaltzen dira zenbait kasuetan sute, errauts eta hezur erreen aztarnak.

Datu honek eraiki baino mende batzu beranduago berrerabilia izan zela pentsarazten digu.

Kasu ezagunenak, Aizkomendi, Campas de Oletar eta las Campas Este dira.

Aizkomendiko trikuarriaren hego eta mendebaldean lur erretako zirkulu ugari azaltzen ziren errauts eta ikatzekin eta beste zonalde batzuetan ikatzezko metro bat baino lodiera handigoa zuten multzoak, giza-hezur erreak barne.

Campas de Oletar-ko trikuharriari dagokionean suaren aztarnak eta giza-hezur erreak azaltzen dira eta Las Campas W deiturikoan suteen aztarnak, buztin erretako pilotak eta giza hezurrak, horietako batzu erreak; zeramika zati batzu ere badaude.

Haitzuloetako ehorzketak oso ezagunak badira ere Azken Brontze Aroari eta Burdin Aroari dagozkienak eskasak dira.

Mairuelegorreta (Murua), Solacueva (Jocano), Lazalday (Zarate) eta Peña Rasgada (Atauri) deiturikoak izango lirateke nagusienak.

Hauetariko lehenengoak zeramika ezberdinez gain, ikatz ugari eta hezur erreak gordetzen zituen.

Solacuevan berriz hiru besokoez osaturiko atu bat zegoen, harriz inguratua eta zeramika eta ikatzekin batera.

Lazaldayko haitzuloan ere errausketaren aztarnak aurkituak izan ziren zeramika ezberdinekin batera.

Azkenik, Peña Rasgadako haitzuloan, eta bere maila batean lur beltza, ikatza, giza-hortzak eta hezur erreen aztarnak azaltzen dira, zeramikekin batera.

Beste errito mota bat, Euskal Herrian gutxitan ematen dena urna-landena da.

Une honetan bi aztarnategi soilik (...)